...

La localidad que vio nacer al navegante Juan Sebastián Elkano

Enbildarren Etxea

Enbil sendikoa zen etxearen beheko solairuan, beste hainbatetan bezala, antxoak gatzatzeko lantegi bat izan zen XX. mendeko lehen erdian zehar. Dena den, balio historiko handiena, oso famatua zen Pepita Enbil (1918-1994) zarzuela abeslariaren jaiotetxea izatetik datorkio etxe honi. Guda Zibil garaian Eresoinka koruarekin Europan zehar abestu ondoren, 1940-1945 artean Madrileko Calderón antzokian garatu zuen bere ibilbidea, beste abeslari batzuekin batera “Ases líricos” konpainia sortu zuelarik. 1948an Mexikora joan eta bere senar Placido Domingo Ferrer baritonoarekin batera konpainia berri bat sortu zuen, Ameriketan zehar arrakasta handia izan zuena. Beren semea munduan zehar famatua den Placido Domingo Enbil da, 1941ean jaioa.