...

La localidad que vio nacer al navegante Juan Sebastián Elkano

GETARIA Historia

 

Getariak ez du gorde aurreneko foru-gutunik, baina ikerketek baieztatu dute Nafarroako Antxo VI.ak XII. mendearen bukaeran eman ziola. Hurrengo urteetan aldaketa politiko nabarmen baten objketu izan zen, Alfontso VIII.a gaztelauak Getaria konkistatu baitzuen 1200. urtean eta ondoren aipatu foru-gutuna berretsi zuen. Hala ere, azken urteetan egiten diren ekintza arkeologikoek gutxienez Erromatarren garaitik biztanle-gune garrantzitsu bat bazegoela erakusten digute.Getaria XII.mendean Nafar erreinuak sorturiko hibildua dela azaltzen da.

Asko eztabaidatu da iturri klasikoetan aipatzen den Menoscaren kokapenari buruz, baina egia esan, nahiz eta Getariak berezia eta antzin antzinetik bizigarria egin duten baldintza geografiko batzuk izan, egun ez dugu hori baieztatzeko inongo nabaritasunik.Getariak lehen mailako kai naturala dauka, Malkorbe izeneko itsas sakoneko badia bertan dugularik, eguraldi txarretik ondo babestuta San Anton uharteari esker. Getariako badia eta kai naturala ez dira ibai bokale batetik sortu, eta horrek bertan sartzeko erraztasunak emanten ditu, edozein itsasaldi dela ere.

 

Historiaren hastapenetatik, Getaria eta bere inguruak itsasoari loturik egon izan dira. Historiaurrean hasia zen gizakia Getariako inguruetan ezartzen. Inguruan ditu horren lekukoak, besteak beste, Altxerriko edo Ekaingo haitzuloak, orain dela 12.000 urteko arrainen irudiak gordetzen dituztenak, Zarauzko Herrikobarrako 6.000 urteko aztarnategiak, Zarauzko Santa Maria la Realeko Burdin Aroko (Kristo aurreko IV. gizaldia) kokalekuak, edota Getariako Arriaundiko tumuloak. Erromatarren garaian, inguru hori oso garrantzizkoa izan zen, bertan herri gune handi zein txikiak ezarri baitziren, jarduera anitzetara emanak: Santa Maria la Real, Zarautzen; Arbiungo burdingintza zentroa, Zarautzen; Urezberoetako Kanposantu Zaharra landa bizilekua, Elkano auzoan, Aian; eta Getariako itsas portua.

Goi Erdi Aroan, populazio aztarna garbiak daude San Prudentzioko eta Askizuko auzoetan, baita arestian aipatutako erromatar garaiko guneetan ere. Nafarroako erregeak hiribildua eratu zuenean, Gipuzkoako itsas portuetan nagusi zen Getaria, eta hurrengo mendeetan, buruzagitza horri eutsi zion. Alabaina, XIV. eta XV. mendeetan barrena, Getariak albo batera utzi zuen merkataritza jarduera, Deba, Hondarribia eta Donostiaren mesedetan, arrantzara jotzeko erabat. XVI. eta XVII. mendeetan, antxoa nahiz sardinaren gaziketa industriak nahiz bisigu eta bitzarrainaren eskabetxe industriak ezarri ziren bertan. Halaber, getariar asko eta asko izan ziren gipuzkoar eta lapurtar arrantza ontzi handietako eskifaian, urtero Ternuara eta Artikora joaten zirenak bakailaoaren eta balearen arrantzara. Horrez gain, Getariak txakolin ugari ekoizten zuen, hain zuzen ere arrantza ontzi handi horien horniketa osatzeko. XVIII. mendean, Caracasko Errege Konpainia Gipuzkoarrak hartu zituen itsastar horietarik gehienak. Mende amaieran, ekimen berriak sortu ziren, besteak beste Getariako Sardinzaleen Errege Konpainia (1764), baxurako arrantza biziberritzera etorri zirenak. Gerora, karlistadak amaitu zirenean (1876), itsasbazterreko arrantza ikaragarri indartu zen, arraina harrapatzeko eta kontserbatzeko teknologia berriei esker: baporeko motorrak, gaziketa teknika berriak eta abar. Egun, euskal itsasertzeko arrantza porturik garrantzitsuenetakoa da Getaria, XIX. eta XX. mendeetan izan zen eran.

 

 

1793-1795: Konbentzioko gerra, nun Jose Fernando Echave-Asu y Romero eta joakin Maria Barroeta Zarautz y Aldamarrek paper garrantzitsua izanzuten.