...

La localidad que vio nacer al navegante Juan Sebastián Elkano

Getariako herria

Getaria kostaldeko herri bat da J.S. Elkano marinelarengatik ezagutzen dena, munduari lehenengo aldiz bira eman zion itsasgizona. Euskal Herriko herri turistiko ohikoa da. Bertan oso ezagunak dira arraina parrilan sukaldatzen duten jatetxeak eta jatorrizko deitura duen ardo txuria, Getariako Txakolina deitzen dena.

 

Getariako herriak Gipuzkoako kostaldeko erdiguneko zati bat hartzen du, kantauri itsasoaren itsasertzean. Tarte hau erlaitz aldapatsu batez osatua dago, non higaduraren ondorioz badia eta puntak sortu diren. Getariako alde zaharra San Anton mendia lurrarekin lotzen duen tonboloaren gainean kokatua dago. San Anton  mendia XVI. menderarte irla bat izan zen.

Bere planoa errektangularra da, kale paraleloz eta zeharkako kantoiz osatuta. Altuera ezberdintasunak eskailera eta malden bitartez gainditzen dira. Hasiera batean herria harresi eta dorrez inguratuta zegoen, baina gaur egun ia ez dira elementu horiek mantentzen.