...

La localidad que vio nacer al navegante Juan Sebastián Elkano

Ingurune naturala

Getaria Gipuzkoako kostaldean kokatuta dago eta inguru hau tertziarioko materialez osatutako geruzaz estalita dago, hain ezaguna eta ikusgarria den flysh paisaia osatuz.

Bere ingurune naturalean askotariko koloreak ikusi ditzakegu; batez ere, berdea eta urdina.

Bere lau auzotako (San Prudentzio, Askizu, Eitzaga, Meaga) inguru naturala mahastiz estalita dago eta hauei esker Getariako txakolina dastatzeko aukera izango dugu.

Kostaldeko Santiago bidea inguru hauetatik pasatzen da. Zarautzetik sartuz, Getaria zeharkatu eta San Prudentzio ermita ondotik pasa ondoren Askizura heltzen da, kantauriko itsasorantz begira dagoen balkoi paregabera, non Tourseko San Martin eliza kokatzen den, erromsen patroi.

Auzo hauek Getariako ingurune naturala ezagutzeko aukera paregabea ematen dute ibilbide ezberdinen bitartez. 

SAN ANTON MENDIA (GETARIAKO ARRATOIA)


 

Getariko arratoia izenez ezaguna den San Anton Mendia, landaredia eta zuhaitz mota ugari, bertakoak eta exotikoak, goza daitezkeen parke natural interesgarria da. XV. mendera arte uhartea izan zen, baina beso edo istmo artifizial baten bitartez herriari lotuta geratu zen. Gorako bidean itsasargia ikusiko dugu lehenbizi;hemendik ematen zen baleen etorreraren edo ekaitzen berri. Itsasargia utzi eta gorako bideari jarraituz, mendiko punturik altuenera iritsiko gara, eta hantxe Katxapo izeneko eraikuntza txikia aurkituko dugu. Hemendik euskal kostaldearen ikuspegi zoragarrria eskaintzen dio San Anton mendiak bisitariari. 

MAHASTIAK, EITZAGA AUZOA

 

Eitzaga auzoari itzulingurua egingo diogu. Zarautz aldera joaten hasiko gara N-634 errepidetik zentzu aldaketara arte. Errepidea gurutzatu eta aurrean daukagun bidetik egingo dugu aurrera, handik metro gutxitara ezkerretara okertzeko gero. Punturik altuenera iritsitakoan, ezkerretara egingo dugu bira mahastia inguratuz. Errepide tunelaren gainean egongo gara, Talai izena duena. Mahastia Zarautzeko norabidean zeharkatu behar dugu. Horretarako lurrean jarri beharko dugu arreta eta bidea aurkitu. Mahastiaren erdian putzu bat ikusten badugu jakingo dugu ondo goazen ala ez. Ur hau sulfatoa egiteko erabiltzen zen. Udareondo batzuk ikusten ditugunean ezkerretara egingo dugu eta jaisten jarraituko dugu. Eskuinera etxola bat utzita, Ubide errekara iritsiko gara. Gurutzatzeko, onena errepideraino joan eta zerrategia inguratzea izango da. Errekaren beste aldean gaude. Aurrerago urtegia ikusiko dugu, ezkerretara. Aurrera jarraituko dugu, Ametzmendi txakolin upeltegia erreferentzia hartuta. Hormigoitutako bideari jarraituz, behin upeltegia atzean utzita, Gaztaka haundiraino joango gara. Baserri honen atzetik pasako gara eta asfaltatutako beste bide batera iritsiko. Ezkerretara joan eta laster Meaga dioen seinalea ikusiko dugu. Ikur adierazleari jarraituta, Zingireta baserrira iristeraino aldapa igoko dugu. Bihurgunea igaro ondoren aurreratuz jarraituko dugu, ikuspegi zoragarriez gozatzeko aukerarekin. Zarauztik Zumaira doan herri bide publikoan gaude. Larraioz pasa eta ezkerretara dugun pinudia amaitzen den lekuan, urkia dagoen lekuan, basoan barruratuko gara Gazteluzarrera iritsi arte. Galtzadara iritsiko gara berriz. Garateko Gainaren errepidera iristean, hemendik jaitsiko gara. Aranguren baserria atzean utziko dugu eta Galindora iritsi aurretxoan, ezkerretara dugun herri bide publikoa hartuko dugu. Berriz ere errepidearekin egingo dugu topo, gurutzatu eta parean daukagun herri bide publikoetik jaisten jarraituko dugu. Hilerrira iristean errepidera itzuli behar dugu berriz. Errepidetik zati bat ibili eta gero, bihurgune itxi batera iristean, gure ibilbidearen hasierako puntura garamatzaten eskailerak daudela ikusiko dugu.

MEAGA AUZOA ETA GARATE MENDIA

Garate mendiaren gailurra

Meagas auzoaren inguruak. Herrerieta kalean hasten den galtzadatik igoko gara eta Agerre txiki baserrira iristean ezkerretara hartuko dugu. Lasalde eta Usoategi baserriak atzean utziko ditugu eta Etxeberrira doan bideko ataka pasa aurretxoan, kostaldea Garateko Gaineraino barrualdearekin lotzen zuen galtzada nagusi zaharretik igoko gara. Eskuinetara dagoen zelai bateraino jaitsiko gara, eta berriz ere galtzadara iritsi arte gurutzatuko dugu. Hurrengo bidegurutzean ezkerretara hartuko dugu. Aurrerago zuhaitz identfikagaitza ikus daiteke, haritz ingelesa da eta hurrengo bihurgunean Nahikari etxe bioklimatikoa ikusiko dugu. Minutu gutxira GI-3391 errepidean izango gara, eta San Isidro ermitaraino jaitsiko gara. GI-2633 errepideraino jarraituko dugu, Elkano aldera zeharkatu eta ezkerretara dagoen lehen desbideraketa hartuko dugu, oraindik karobi ederra gordetzen duen Meaga Goienara iritsi arte. Narbaztak adierazten duen seinale aldera jarraitu eta lehen desbideraketatik ezkerretara Santa Kruz ermitaraino joango gara. GI-3391etik jaitsi, Alkortiaga baserria atzean utzi, eta eskuinera desbideratuz, Sekuoiak ikusi bitartean, San Blas ermitara iritsiko gara. Etxetxo baten ondotik pasatuz jarraitu behar dugu, Aldazabalko errekatxoraino. Hemen autopistaren azpitik pasako gara trenbidearekin aurkitu arte. Eskuinetara trenbide-pasagunea dago, handik gurutzatu eta pare-paretxoan Añadi baserriraino dagoen bidetik jarraituko dugu. 600 bat metro igo, errepidea zeharkatu eta Kajuategi bordaraino igoko gara. Aurrerago, eskuinetara okertuz gora egiten du bideak eta han lehen artelatzak ikusiko ditugu. Tontorrera iristean galtzadaraino zeharkatuko dugu zelaia. Ezkerretara hartu, errepidea gurutzatu eta galtzadatik jarraituko dugu. Metro gutxi aurrerago, ezkerretara erpin geodesikoa ikusiko dugu, honen ondoan harresi baten hondakinak daudela. Galtzadatik jarraituz, argindar poste baten ondoren Arriaundi arroka ikusiko dugu berriz, eta hortik, bueltako bidea ezaguna dugu.

ASKIZU AUZOA

 

Herrerieta kaletik hasiko dugu ibilbidea. Lehen bihurgunean Askizuko galtzadatik igoko gara lehen baserri guneraino iritsi arte eta Igerategiko industria gunearen ondotik pasatzen jarraituko dugu. GI-3392 errepidean agertuko gara, eta metro gutxitara eskuinera okertuko dugu San Prudentziora zuzentzeko. Ostatua eta San Prudentzio ermitaren artean dagoen bidetik jarraituko dugu. Bidea artadi baten barrena sartzen da; jaisten jarraituko dugu. Galtzadak Alicante baserriraino garamatza. Metro batzuk aurrerago, eskuinetara dagoen errepidera jaitsiko gara. Asti baserriraino metro batzuk atzera egingo dugu, eta Askizuraino doan herri bide publikoa hartuko dugu. Behin Askizura iritsi eta gero, Arano baserriraino jarraituko dugu. Eskuinetara bi bide ditugu, behekoa aukeratuko dugu. Ezkerretara jarraitu beharko dugu bidegurutzera iristean. Laia eskulangintza museorantz zuzenduko gara. Ezkerretara jarraituko dugu, errepidea zeharkatu gabe, eta laster Karakas baserrrira iritsiko gara, nekazalturismoa ere badena. Mahastiak inguratzen dituen pista batetik jarraituko dugu, hauek ezkerretara utzita. Hurrengo bidegurutzean ezkerretara okertu eta ezkerretara ikusiko dugun lehen desbideraketa arte jarraituko dugu aurrera, marra zuri-gorriekin markatuta dagoena. Ertzetik gurutzatuko dugun zelaira iritsiko gara, eskuinetara joanez gero. Aurrera ezkerretara, Aranzadi Zientzi Elkarteak markatutako tumulua dago, gerturatzeko eta bertan idatzitakoa irakurtzeko ibilbidea utz dezakegu. Bidera itzuliko gara berriz, eta ezkerretara daukagun lehen bideraino aurrera jarraituko dugu. Argindar postera bidean jaitsiko gara. Beherago bidea gaizki dago; horregatik, hara iritsi baino lehen ezkerretara zeharkatuko dugu bidea eta Etxeberri baserriraino jarraituko dugu jaisten. Bidera iristean eskuinetara jarraituko dugu. Eta hemendik abiapuntura itzuliko gara.

SAN PRUDENTZIO AUZOA