...

La localidad que vio nacer al navegante Juan Sebastián Elkano

Itsasora behatokia

Getariaren xarma bere bistak, kostaldea,natura eta Kantauri itsasoko giro idilikoa inguratzen duen ohiturak ditu. Euskal kostaldeko hainbat herri bezala zaila da ez maitemintzea, ozeano aldera duen ikuspegi eder horrekin. Asko eztabaidatu da Getaria , hitzaren jatorriaz edo esanahiaz, batzuek arrain haztegia , latin-eraz “cetaria” aipatuko dute, besteak berriz iparraldeko herrian bezala “cataria” itsasoa ikusten den tokia bezala. Getaria itsasoari begira dagoen talaia modukoa da, herriko hainbat txokotatik itsasorantz dituen bista pribilegiatuekin. Kasko barruan ere baditu horrelako behatoki berezi batzu, aipatzeko adibidez Elkanori Monumentua, Bistaonako behatokia, edo katrapona enparantza itsasoko harresien frontearen gainean. Aipatu ere San Anton menditik ikus ditzakegun Askizu auzoa eta Garateko gaina.