La localidad que vio nacer al navegante Juan Sebastián Elkano

Lege oharra

1. Web honen titularra

Informazio Gizartearen Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren uztailaren 11ko 34/2002 Legeak agintzen duenez, jakinarazten dizugu www.getariaturismo.eus web-orriaren titularra honako hau dela:

  • Titularra: Getariako Turismo Bulegoa
  • I.F.K. Zenbakia: P2004200H
  • Helbidea: Aldamar parkea 2 20808 GETARIA, Gipuzkoa
  • Telefonoa: 943 14 09 57
  • Helbide elektronikoa: info@getariaturismo.eus

Web-gune honen helburua da Getariako Turismo Bulegoak eskaintzen dituen turismo-zerbitzuen berri ematea, bai herritarrei bai eta Internet bidez dabiltzanei ere, eta, aldi berean, Getariako udalean gauzatzen diren jarduera publiko zein pribatuak sustatu eta bultzatzea.

2. Pribatutasun-politika

Jakizu, Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak (LOPD) agindu bezala, www.getariaturismo.eus web-orriaren bitartez emango dizkiguzun datu pertsonalak konfidentzialtasunez tratatuko ditugula eta soilik datu pertsonalak jasotzeko inprimaki elektronikoan adierazten den helburu horretarako erabiliko ditugula. Bestalde, litekeena da datuok fitxategi automatizatu batean gordetzea aldi baterako, zure eskaerari erantzuteko edo zuretzat interesgarri iruditzen zaizkigun jarduera turistiko eta kulturalen berri emateko (ohiko bideetatik edo bide elektronikotik); harik eta informaziorik ez duzula jaso nahi adierazten diguzun arte.

Horrez gain, jakinarazten dizugu, LOPD legearen indarrez, eskubidea duzula datu horiek eskuratu, zuzendu, ezabatu eta horien kontra azaltzeko, helbide honetan: Aldamar parkea 2 20808 GETARIA, Gipuzkoa.