...

La localidad que vio nacer al navegante Juan Sebastián Elkano

Martín de Mirubia Kapitanianaren

Martin de Mirubia kapitainaren bi alabetako bat zen Angela Catalina de Mirubia andreak, 1713an, jatorriz flandriarra zen on Juan Nikolas de Cardon donostiar merkatari handiarengandik alargundu ondoren, enpresari jarduera garrantzitsu bat burutu zuen. Urte hartan prestatu zuen Ternuako uretan arrantzan jardun zen azken bakailo-ontzi gipuzkoarra. Bere senarrarengandik jarauntsitako baleontziak Artikora urteroko espedizioak egin zituen, 1718an Sizilia konkistatzeko Armadak bahitu eta Passaro Lurmuturreko itsas-guduan galdu zen arte. 1729an baleontzi berri bat prestatu zuen, Gipuzkoan jarduera honek izandako berpiztea eraginez.