...

La localidad que vio nacer al navegante Juan Sebastián Elkano

Monumento a Elkano

Juan Sebastian Elkano, 1487 urtean jaio zen Getarian. Bera izan zen munduari bira eman zion lehen marinela. 1519. urtean Magallanesen aginduetara espedizioan ontziratu zen. Bera hiltzean Elkanok hartu zuen agintea eta bidaia osatu zuen 1522ko Irailaren 6an Sanlucar de Barrameda iristean. 1922an, bidaiaren 4. mendeurrena zela eta bere irudiari eskainitako monumentu bat eraikitzen hasten da. Eskultura proiektua Palentziako Victorio Cachok diseinatu zuen. ArtDeco estiloa erabili zuen oso modan garai hartan. XVIII. Mendeko Getariaren harresiko gotorleku baten gainean eraikia. . 

 

 

 

 

Monumentuaren goiko aldean garaiko itsasontziak apaintzeko erabiltzen zituzten maskaroien antzera du Hegadun Victoria, azpi-aldean Juan Sebastian Elcano irudikatzen duen erliebea dago, eraikinaren barrualdean inskripzio batek Elkanorekin batera bidaia amaitu zuten marinelen izenak aurkitzen dira.