...

La localidad que vio nacer al navegante Juan Sebastián Elkano

Ondare Artistikoa

Getariako alde esanguratsuena bere alde zaharra da. Getariako alde zaharra, San Anton mendia lurrera lotzen duen tonboloaren (portua kokatzen den lekuan) eta Getariako kosta azpian hartzen duen erlaitzaren artean kokatua dago.

Bere planoa errektangularra da, kale paraleloz eta zeharkako kantoiz osatuta. Altuera ezberdinak eskailera eta malden bitartez gainditzen dira. Hasiera batean herria harresiz eta dorrez inguratuta zegoen, baina gaur egun ia ez dira elementu horiek mantentzen.

Oso ezaguna da San Salbador eliza azpitik igarotzen den pasadizoa, Kale Nagusia eta porturantz eramaten gaituen eskailerak lotzen dituena. Pasadizo horrek Katrapona izena du eta defentsa zaharren aztarna bat da. Alde zaharrean aurkitu ditzakegun monumentu esanguratsuenak San Salbador eliza eta harrizko dorretxe zaharrak dira.