...

La localidad que vio nacer al navegante Juan Sebastián Elkano

Santiago bidea

Bide Frantsesaren ostean ibilbide luzeko biderik jarraituena da Kostaldeko Bidea –edo Iparraldeko Done Jakue Bidea–. Horrez gain, historialari askok diotenez, Done Jakue Biderik antzinakoena da berau. IX eta X. mendeetan, Gipuzkoa eta Gaztela arteko komunikabideak hobetu gabe zeudenean, erromesek aukera hori hautatzen zuten. Kostaldeko desnibelak eta Gipuzkoako ibaien (Oiartzun, Urumea, Oria, Urola eta Deba) bokaleetako bide-mozketak gainditu behar izaten zituzten arren, handik jarraitzen zuten. Kostaldeko ibilbidean barrena, itsasoko paisaiaz gozatzeaz gain, mendi txikietan eta herrietan zehar txangoak egin ditzakegu, Gipuzkoa Kostaldeko eskualdeak ezagutzen ditugun heinean. Hondarribian hasita, Gipuzkoako itsaso eta mendietako paisaia bikainenak ikus daitezke. Mutriku marinel-herri ederrean amaitzen da, erromesak Bizkaia aldera abiatu aurretik.

Zarautz-Getaria Santiago bideko gida

Getaria-Zumaia Santiago bideko gida