Amerika

Magallaes-Elkano espedizioaren helburu nagusia zen bi ozeano handien, Atlantikoaren eta Ozeano Barearen arteko pasabidea aurkitzea. Azkenean, gaur egun Hego Amerika gisa ezagutzen dugunaren hegoaldean aurkitu zuten pasabide hura. Suaren Lurraldeko biztanle haietaz (patagoiak) mintzo dira eskifaiako kideen bidaia-koadernoak. Itsasartea bazen Magallaesen eskifaia iritsi aurretik, eta garai hartako hiru herri indigenaren berri dugu, gutxienez: kontinenteko aonikenk-ak, Suaren Lurraldeko uharteko selknam-ak eta kawesqar kanoalariak, zeinek beren kostaldeak erabili zituzten ehizarako eta bilketarako barruti gisa. XVI. mendean, tehueltxeak edo aonikenk-ak ziren han bizi zen tribua.

Hain zuzen ere, tehueltxeak hartu zituzten “patagoi”tzat Europako eskifaiek, 1520ko martxoan eta ekainean Argentinako Errepublikako San Julian portuan emandako negualdian. Leku hartan, oinatz handi-handiak ikusi zituzten Magallaesen eta Elkanoren itsasgizonek, eta horrek pentsarazi zien “erraldoi arraza” izango zela. Halaxe hasi zen Patagonia australaren historian gehien iraun den mitoetako bat; izan ere, 300 urtez baino gehiagoz egon zen Europako iruditerian.

Tehueltxe tribuaren janzkeraren ezaugarrietako bat, hain zuzen ere, arropa gutxi eramatea zen. Lur hotz haietako biztanleak ederki egokitu ziren ingurunera. Ikusgai jarritako jantzien kasuan, neguko arropa aukeratu dugu: kai izeneko manta handi bat, larruzkoa, ilearen zatia barrurantz duena, burutik oinetarainokoa. Beste ezaugarri bat, tribu askok partekatua, aurpegiko pintura zen; kasu honetan, begiak estaltzen zituen zerrenda okre/gorri bat.

patagonia-mujeres-1627027203-e1678280644408lehorreratzea_2022-241 (1)
portada-galeria (1)lehorreratzea_2022-244-1 (1)