Asia

Asia ordezkatzeko, kontinentea bera hartu da kontuan, bai eta Moluka uharteak ere, hara iritsi baitziren espezien bila, eta biak bereizi dira, ezaugarri desberdinak baitituzte eta zati desberdinak osatzen baitituzte Lehorreratzean.

Tidore eta Ternate

Magallaes hil eta Elkano espedizioko buru zela, uharteko buruzagi Almanzor sultanak egin zien harrera. Antonio Pigafetta bidaiako kronistak deskribatu zituen sultanaren arropak:

«Alkandora fin-fin bat zeraman, mahukak urrez brodatuak, oihal bat gerritik oinetaraino, zetazko belo bat buruan, eta lore-girlanda bat beloaren gainean.»

Antonio de Pigafetta

Lehorreratzea irudikatzean, lehen aldiz agertzen dira espedizioarekin portura iritsi ziren hiru molukarrak. Beren herrialdeko enbaxadore gisa erakutsi nahi izan dira, eta, horregatik, goi-mailako jantziak egin zaizkie, baina Almanzor sultanarenak ez bezalakoak.

Pigafettak deskribatutako oihal eta brodatuez gain, burukoak ipini zaizkie hiru molukarrei, garai hartan musulmana baitzen erlijio nagusia, eta os

Proyecto nuevolehorreratzea_2022-319 (1)

India

Espezien uharteak atzean utzita, Elkanoren ontzia etxerantz abiatu zen, berriro mendebalderantz. Bidaia ausart eta ezezagun hartan, ez lehorreratzen saiatu ziren, portugesek ez ikusteko, eta, beraz, Asiako lehorretik urrun egin zuten ibilbidea. Kontinentea ordezkatzeko orduan India aukeratu da, lurralde garrantzitsuenetako bat baitzen ozeanoen hegemonia lortzeko Espainiarekin borrokan ari ziren portugesentzat, eta lurralde hark sarritan ikusi zuelako Magallaes, hark Portugalgo Koroaren zerbitzura egindako espedizio ugarietan.

Herrialde hori irudikatzeko, estetika hindua aukeratu da, gehienok harekin lotzen baitugu Asiako kontinentea. Gizonentzat, Pigafettak deskribatzen duenaren antzeko zerbait aukeratu da, arropa horiek Indiako garaiko ilustrazioetan aurkitutakoen antzekoak baitira. Emakumeentzat, saria aukeratu da. Sarik «oihalezko zerrenda» esan nahi du sanskritoz, baina askorentzat jantzi huts bat baino gehiago da: harrotasun nazionalaren sinboloa, diseinu eta artisautza nazionalaren enbaxadorea.

Saria eramateko tekniken artean daude ohiko nivi delakoa (plisatua, gerriaren inguruan bildua, pallu edo mutur apaindua ezkerreko sorbaldan zintzilik) eta dharampur landatarra (oihalaren laukizuzen luze bat belaunerainoko galtzamotz bihurtzen da). Sariaren janzkera gehienetan choli bat (crop top moduko bat) eta altuera ertaineko azpiko gona bat behar dira. Azken horrek ehunari eusten dio eta oihala manipulatzen laguntzen du. Sariaren tolestura batzuei puntadekin edo orratzekin eutsi behar zaie, eta beste batzuk askeagoak dira, gorputzerako origami modukoak.

14783939283_5199d60abe_o (1)lehorreratzea_2022-267 (1)
le_costume_historique._cinq_cents_planches_trois_cents_en_couleurs_or_et_argent_deux_cents_en_camaieu._types_principaux_du_vetement_et_de_la_parur2 (1)lehorreratzea_2022-270 (1)