Orube honetan zegoen Segura izeneko etxea, Gipuzkoan arrantzaren garapen kapitalista bultzarazi zuen enpresari indartsuz osatutako Campos sendiaren jabegoa zena. gazitze eta eskabetxe industrietara zuzendutako harrapaketa handiak lortu ahal izateko XVI. mendean sare berriak ekarri zituzten Nizatik. Industria horien ekoizpena nazioarteko merkatuetara bideratzen zuten. Esportazio hauen irabaziak beste jarduera batzuetan ere inbertitu zituzten, besteak beste, balea-arrantza espedizioak prestatuz.