BIOGRAFIA
- Bere biografiako une garrantzitsuenak:
- Getarian jaio zen 1713ko irailaren 21ean. Bere gurasoak Juan Bautista de Bonetxea Aramburu eta Francisca de Andonaegi Narbasta izan ziren eta haiek ezkondu aurretik jaio zen.
- 1732 itsas armadako ofizial izendatu zuten.
- 1766 fragatako kapitain izendatu zuten 1774 arte.
- 1772-1773 Lehenengo espedizioa Tahitira.
- 1774-1775 Bigarren espedizioa Tahitira.
- 1774an itsasontziko kapitain izendatu zuten.
- Tautiran hil zen 1775ko urtarrilaren 26an (Tahiti)“El Aguila” ezizena zuen Santa Maria Magdalenta fragatan zihoala.
- Marinel familia bateko kide izan zen. Gehien nabarmendu ziren kideak:
- Bere aita, Francisco de Bonetxea, armadako kapitain izan zen.
- Bere anaia, Francisco de Bonetxea, 1776an armadako teniente izan zen.
- Bere familiako beste kide batzuk:
- Manuel de Bonetxea pilotua eta bere bi anaiak, Bartolome eta Joseph, 1771an hil ziren Ustariz konpainiako Oriflama itsasontzia urperatu zenean.
- Manuel de Agote Bonetxea, 1779 eta 1798 urte bitartean ozeano guztietan zehar nabigatu zuen.
- Domingo de Bonaetxearen haurtzaro eta gaztaroko testuinguru historikoa.
- Bere herriko itsas ekonomiak aldaketa handiak jasan zituen urte haietan:
- 1728an Karakasko konpainia sortu zen. Ondorengo urteetan marinel gehienak kontratatu zituen eta horrek arrantzaren gainbehera ekarri zuen.
- 1732an Donostiako bale konpainia sortu zen.
- Espainiako inperioan sortutako aldaketa administratiboak nazioarteko gatazka berriak sortu zituen: Espainiako ondorengotza gerra (1702-1713), Aliantza laukoitzaren gerra (1718-1719) eta Gibraltarreko asedioa (1727-1728.
- Bere herriko itsas ekonomiak aldaketa handiak jasan zituen urte haietan:
BONAETXEAREN ITSAS KARRERA
- Bonetxea, itsas armadako kide.
- 1732 bere karrera gidari bezala hasi zuen.
- 1733 eta 1748 urteen arteko gatazketan (Poloniako ondorengotza gerra (1733-1738), Inglaterraren aurkako gerra (1739-1748) parte hartu zuen, nabarmena (1744) Sicie lurmuturrekoa izan zen.
- Zazpi urteko gerran (1756-1763) La Habanako batailan hartu zuen parte (1762). Borroka gogor baten ondoren amore eman behar izan zuen ingelesen aurrean.
- Testu inguru historikoa.
- Testuinguru lokala: Konpainia pribilegiatuen garaia.
- Karakasko konpainiak bere garai hoberena bizi izan zuen Espainia (1761) Zazpi urteko gerran sartu zen arte. Ondoren, zailtasun asko jasan zituen eta honek, marinelen arteko langabezia ekarri zuen. Marinelak arrantzan hasi ziren eta honek, arrantza jardueraren hobekuntza erraztu zuen.
- Arrantza sustatu nahian, elite ilustratuko kideek Getariako sardina konpainia sortu zuten 1764an.
- Testuinguru generala: itsas inperioen arteko talka. Inglaterra, Espainia eta Frantzia herrialde nagusienak ziren eta Europan sortzen ziren gatazketan beraien nagusitasuna ezartzen saiatzen ziren: Poloniako ondorengotza gerra (1733-1738), Asiento gerra (1739-1748), Zigor pragmatikoaren gerra (1740-1748), Zazpi urteko gerra (1756-1763), Malbinetako gatazka (1763-1766, 1770-1771)…
- Testuinguru lokala: Konpainia pribilegiatuen garaia.
BONAETXEAREN ESPEDIZIOAK
-
- Zientzia inperiorako lanean. Gatazketan, herrialde garrantzitsuenek zientziaren aurrerapenak erabili zituzten inperialismoaren alde. Ondorioz,eraikuntzak, itsas ingenieriak eta kosmografiak garapen handia jasan zuen.
- XVIII. mendeko Euskal Herrian zientifiko asko zeuden, gehienak itsas armadarako lanean:
- Eraikuntza eta itsas ingenieritza: Antonio de Gaztañeta (1656-1728), Jeronimo de Aizpurua (1702-1761)…
- Kosmografia, kartografia eta hidrografia: Cosme Damián de Churruca (1761-1805), Ignacio María de Álava (1750-1817), José de Iturriaga (1699-1767), Bruno de Hezeta (1743-1807, José Manuel de Moraleda (1750-1810)…
- Nabigazioa: Santiago Zuloaga (1714-1791), Manuel de Agote (1755-1803), José de Mazarredo (1745-1812).
- Euskal ilustrazioa.Ilustrazioa XVIII. mendeko mugimendu kultural eta intelektuala izan zen eta arrazoimenaren bitartez superstizioa eta ezjakintasuna garaitu nahi zuen. Helburu horrekin zientzia, irakaskuntza eta ekonomiaren garapena bultzatu zuen. Ilustrazioak ezarpen garrantzitsua jasan zuen Euskal Herrian: 1765an Euskal Herriko adiskideen elkartea sortu zen garapen ekonomikoa bultzatu nahian. Hezkuntza ere bultzatu zuten 1776an Bergarako seminarioa sortuz. Bergarako seminarioak zientzia ikerketan garrantzia handia zuen.
- Tahitira egin zituen bi espedizioak.
- Pazifikoan zebiltzan itsas espedizioak–John Byron (1764-1766), Samuel Wallis (1766-1767) eta James Cook (1768-1771)- gune horietan kolonia berriak sortuko zuten beldurra eragin zuten. Horrek, espedizio zientifiko berriak egitea bultzatu zuen. Espedizio horien helburua herrialde berrien aurkikuntza eta kartografia bilatzen zuten, herrialde horiek espainiako inperioaren menpe jartzeko.
- Bonetxea deskribatzen zuten iturriek itsas gizon bikaina, argia, bihozbera, zuzena eta langilea zela zioten. Espedizioetan hartu zituen erabakiek deskribapen hori indartzen zuten: indigenen duintasun, ekonomia eta legeei errespetu handia ziela erakutsi zuen. Gainera, kulturar ezberdintasunengatik sortzen ziren gatazketan pazientzia handia erakutsi zuen.
- Lehenengo espedizioaren garapena (1772-1773).
- El Callao portutik itsasoratu zen 1772ko abenduaren 26an El Águila ezizenez ezagutzen zen Santa Maria Magdalena fragatan eta hilabete bat pasa ondoren Tuamotu artxipielagora iritsi zen eta bertan irla asko aurkitu zituen.
- Tahitira 1772ko azaroaren 8an iritsi ziren eta ia hondoratu ziren koral uharri batekin talka egin ondoren.
- 1772ko abenduaren 20an Tahititik atera eta Mooreara iritsi ziren. 1773ko otsailaren 21an Valparaisora iritsi ziren itsasontzia hornitu nahian eta ondore Paskoa irlaruntz abiatu ziren.
- 1773ko apirilaren 2an Paskoa irlen inguruan zebiltzala itsasontzia hondoratzen hasi zen eta espedizioa bertan behera uztea erabaki zuten eta Callaora iritsi ziren maiatzaren 31an.
- Bigarren espedizioaren garapena (1774-1775).
- Santa Maria Magdalena eta Jupiter itsasontziek osatzen zuten espedizioa Callaotik irten zen 1774ko irailaren 20an. Frantziskotar misio honek irlaren nagusitasuna lortzea zuen helburu.
- 1774ko azaroaren 7an Jupiter itsasontzia Tahitira iritsi zen eta zortzi egun beranduago Santa Maria Magdalena.El 7 de novimbre de 1774 arribaba El Jupiter a Tahití, seguido por la Santa María Magdalena.
- 1775eko urtarrilaren 4an Tautirako misioa bukatu zuten egurrezko gurutze haundi bat ezarriz eta irlako erregeekin espainiaren nagusigotasuna adierazten zuen itun bat zinatuz. Ordurako Bonaetxea gaixorik zegoen.
- 1775eko urtarrilaren 26an Bonaetxea hil zen eta Tautirako hilerrian lurperatu zuten. Bi egun beranduagu espedizioa etxerantz abiatu zen. 1775eko apirilaren 8an Callaora iritsi ziren.
BONAETXEAREN ESPEDIZIOEN EKARPENAK
- Beste espedizio europar batzuk Polinesiako biztanleak erabiltze zituzten kanoak deskribatu zituzten bakarrik baina Bonaetxearen espedizioetan bertako biztanleekin itsasoratu ziren eta beraien historia eta nabigazio sistemak ezagutu zituzten. Zoritxarrez, Bonaetxearen ekarpen hau ezezaguna da arkeologo eta zientzilari batzuen artean.
- Tahitiko biztanleen historia, antropologia eta etnografiari buruzko datu asko jaso zituzten, Asiatik zetozela egiaztatuz.
- Tahitiko fauna, flora eta baliabide naturalak deskribatu zituzten.
- Tahitiko biztanleen osasunari buruzko datuak jaso zituzten eta gaixotasun nagusienak deskribatu zituzten.
Xabier Alberdi Lonbide
(EHU/UPV)ko Historiako Doktore
Itsas historia euskaldunean espezializatua