Elkano

Joxepa Oyartzabalen familiaren etxeko beheko solairuan, Getariaren erdialdeko Elkano kaleko 13. zenbakian, ultramarinos bat zegoen. Hitz hau, XVI. mendetik dator eta elikadura tradizionaleko dendei deitzeko erabiltzen zen, itsasoz bestaldetik ekarritako produktu ez-galkorrak saltzen ziren lekuei. Joxe Arregi, Akerregi Haundi baserriko getariarra eta Joxeparen senarra, denbora batez itsasoari lotutako gizona izan zen, arrantzale bizitza epiko eta gogorra edukiz.

Beraien seme Pedro Arregi 1964an Alemaniatik itzuli zen bertan 2 urtez lanean aritu ondoren, eta denda ixtea erabaki zuen taberna bat irekitzeko, bere lagun eta abentura-kide Agustin Manterolarekin batera, ama Joxepa bere esku trebeekin sukaldean zela.

Elkano tabernan ipintzen duten lehenengo gauza parrilla da, kalean kokatzen dutena. Pedroren lagun marinelek beraien "arrai partia" (arrantzaleei portura iristean zegokien arrantza zatia) itsasontzietan egiten zuten bezala erre zezaten.

Joxepak arrain "kaxuelitak", frijituak, arrain-zopa... prestatzen zituen, eta Pedro parrillero ofizioan hasten da, bere marinel lagunak bezalaxe. Parrillako suaren biluztasunera botatzen, egunero, itsasoak ematen diona. Su horren gainean jarriz, besteak beste, legatz-kokotea, barbarinak, txipiroiak, kokotxak, erreboiloa...

60ko hamarkadaren amaieran, Mari Jose Artano izeneko neska gazte bat iristen da Elkano tabernara zerbitzari gisa. Laster bereganatzen du lana, ondoren Joxeparen sukaldaritza-sekretuen zaindari eta erreleborik onena izateko eta Pedroren emazte eta bere bizitzaren funtsezko zutabe bihurtzen da.

Pedro Arregiren nortasunak eta hobetzeko gogoak bere proposamen gastronomikoa sostengatu zuten, benetako iraultza izan zen. Modu naturalean eraman zuen bere izateko modua, bere izaera xumea eta bizitza ulertzeko modua bere apustu gastronomikora. Hurbiltasunean, zintzotasunean, kalitatean eta ondo egindako gauzetan oinarritua, jakindurian.

Eta hemen jarraitzen dugu hurrengo belaunaldikoek, marinel berriekin parrillan erretzen 43º 2'-k ematen diguna.