Elkano, Mundubira Espazioa

J. S. Elkano, Lehen mundu biraren protagonista nagusia
Nor zen benetan Elkano eta nola iritsi zen erronka hura gidatu eta burutzera? Zer garrantzi izan zuen espedizio hark garai hartan? Nola eragin zuen historian eta gaur egun mundua ulertzen dugun moduan?
1.125 eguneko sufrimendu eta irmotasunaren ondoren, 1522ko irailaren 8an Sevillara (Espainia) iritsi zen Nao Victoria itsasontzia, hasiera batean Magallanesek gidatutako espedizio komertzialeko 5 ontzietako bat. Ontzian, helburua lortu zuten 21 itsasgizon ahitu zeuden: Lurraren beste muturretik, Moluka uharteetatik, espezia-karga baliotsua zekarten.
Getariako Juan Sebastian Elkano nabigatzailea zuen gidari itsasontziak, eta hark honako hau esan zuen: “Estimu eta beldur handiena eman behar duguna da munduaren biribiltasun osoa aurkitu eta inguratu dugula, mendebaldetik joan eta ekialdetik etorrita”.
Nolanahi ere, halako lorpena egindagatik, ez dago Elkanoren garai hartako erretraturik, eta ez zaigu hari buruzko kontakizunik iritsi; bere jaioterriko egiteko moduek, ezagutzak eta itsasoak markatutako bizitza baten zatiak baino ez dauzkagu. Eta espazio honetan daude ikusgai, mundua aldatu zuen bidaiako kapitainaren eta, ondorioz, historiako nabigatzaile garrantzitsuenetako baten irudia eraiki dezagun.
Ongi etorri iraganari ikuspegi berri batekin begiratzera gonbidatzen duen erakusketa honetara.

Español
English
Français


