Getariaren kaskoaren atzealdean San Prudentzio auzoan kokatua. Askizu Auzotik Getariako alde zaharra lotzen duen Santiago bidearen erdian. Lehen aipamen dokumentalak XV. Mendearen inguruan kokatzen dute nahiz eta egindako indusketa arkeologikoak erdi aroan kokatzen duten baita ere bertan aurkitutako nekropoliak. Garaiera txikiko eraikuntza soil honen elementurik aipagarriena hegoaldeko fatxadako zurezko zimitorioan dagoen atea da. Gotiko estiloko eta dobela handidun ate ojibal honen apaindura xumea, ertz osoan hedatutako ildaskadurak eta ebakitako puntu eta zirkuluen hainbat ilarek osatzen dute. Barnean San Prudentzioren irudia eta Andramari gotiko bat daude gorderik. Ermitaren buru aldean kokatutako harri batek buruko minak sendatzeko mirarizko dohainak dituenaren tradizioa oraindik bizirik mantentzen da.