ITSASOARI EMANDAKO HERRIALDEA


Elkanoren garaiko Getaria ezagutzeko bidaia.
Euskal Herriko ontzigintza eta itsas ezagutza funtsezkoak izan ziren.

Pertsonak dira ardatza, eta bereziki emakumeen lana azpimarratzen da, askotan ikusezina izan dena historian.

LEHEN MUNDU BIRA


Espedizioari beste modu batean begiratzeko aukera.

Europako ikuspegi klasikotik harago, bisitatutako lurraldeetan izan zuen eragina aztertzen da, beste ahots eta ikuspegi batzuk barneratuz.

LEHEN MUNDU BIRAREN ONDAREA


Ibilbidea gaur egunera ekartzen du Getariako Lehorreratzeak, 100 urte baino gehiagoko ibilbidea duen antzezpen historikoak.

Denborarekin eboluzionatu du, eta 2022an, V. mendeurrenean, hausnarketa egin zen ekitaldia inklusiboagoa izan zedin, besteak beste Moluketako partaideen presentzia azpimarratuz.