Etapa 3

Zarautz - Deba

Km 0 ZARAUTZ. Musika plazatik abiatuta, Kale Nagusian barrena joango gara San Inazio kaleraino. Horra iritsitakoan, erromes batzuek kostaldeko errepidearen ondotik barrena doan espaloitik jarraitzea erabakitzen dute. Bide ofizialari jarraitzeko, lehendabiziz ezkerretara jo behar dugu eta 100 metro aurrerago eskuinetara; ondoren, Zarautz eta Getaria elkartzen zituen galtzada zaharra hartuko dugu.

Km 4,2 GETARIA. Getaria atzean utziko dugu Herrerieta kalean barrena igoz eta Askizuko galtzadan barrena jarraituko dugu. "Akerregiko" baserri bazuen ondotik eta txakolindegi baten ondotik igaro ondoren, galtzadak veste 600 m jarraitzen du Aurrera GI-3392 tokiko errepidean bukatzen da. Bazterbidean barrena jarrituko dugu Azti baserriaren parera iritsi arte, eta hor Askizu auzora zuzenean igotzen den bidea hartuko dugu.

Km 6,4 ASKIZU. Eliza igaro ondoren, eskorga-bideetan barrena jarraituko dugu Orroagako senadiaren gainean, aparteko ikuspegiak ikusiz, eta N-634 errepideraino jaitsiko gara. Pasealeku batek Urola ibaiaren gainean dagoen oinezkoentzako zubi bateraino eramango gaitu Zuloaga museoaren eta Santiagoko ermitaren ondotik igaroz. Zubia zeharkatu bezain laster, Gernika pasealekura jaitsiko gara eta, ondoren Narruondo erreka zeharkatzu zumaiaren erdialdera iritsiko gara.

Km 9,5 ZUMAIA. Sorazu, Kale Nagusia eta Arritokieta kaleetan barrena igoz Zumaiatik aterako gara eta izen bereko ermitara eta hilerrira iritsiko gara. Asfaltozko errepide zabal bati esker gora igoko gara eta Zumaiaren gaineko panoramikaz eta kostaldeaz gozatuko dugu. Sega-belardien artean ibili ondoren, hainbat baserri utziko ditugu atzean eta malda handi samar bat igoko dugu eta Elorriagako atsedengunera iritsiko gara.

Km 13,1 ELORRIAGA. Pixnakana-pixkanaka jaitsiko gara N-634 errepide berrira iritsi arte. Errepide hori gurutzatuko dugu eta Mardari auzoko baserri sakabanatuetarantz doan zementuzko bidetik jarraituko dugu. Gora iritsitakoan Zubeltzurra baserrira daraman eskuinaldeko saihesbidea hartuko dugu.

Km 18,3 ITZIAR. Santutegia atzean utziko dugu eta Itziartik aterako gara hilerri ondotik igarotzen den eta beherantz hasten den zolatutako bide batean barrena. Bidegurutzu batera iristen garenean aurrera jarraituko dugu eta Donibane baserrietara iristean pixka bat igoko gara. San Roke ermita gure ezkerraldean utzi ondoren, gure eskuinetara galtzada zaharra hartuko dugu eta Debako Foruen plazaraino jaitsiko gara.

Etapa osoa