Cristobal Balenciaga

Cristóbal Balenciaga Eizaguirre (Getaria, Gipuzkoa, 1895eko urtarrilaren 21a - Jávea, Alacant, 1972ko martxoaren 23a) Jostuna

Balenciaga izenez soilik ezaguna, Getarian jaiotako moda-diseinatzaile ospetsua izan zen, goi mailako joskintzaren sortzailerik garrantzitsuenetakotzat jotzen dena. Bere lana batez ere Parisen egin zuen hiru hamarkada baino gehiagoz. Lehenago jostun-prestakuntza eta Espainiako marka propioak izan zituen. Coco Chanel eta Christian Diorren garaikidea, Manuel Pertegaz eta Elio Berhanyerrekin batera Espainiako goi-mailako jostunik garrantzitsuena da.