Azken 35 urtean euskarak 300.000 hiztunetik gora irabazi ditu Euskadin, etxe eta kaleetako hizkuntza zenak, gaur egun indarra handia du bizitzako arlo guztietan, hala nola administrazioan, irakaskuntzan edo hedabideetan.
Euskararen erabilera debekatua egon zen urte luzez, eta elebidun kopuruak gora egin izan duen arren, euskararen berreskuratze prozesua eredu da beste hizkuntza askoren biziberritzeko prozesuetarako nazioartean. Euskarak lege babesa, hizkuntza politika eta herritarren borondatea izan ditu alde azken urteetan, horrela euskararen erabilera bultzatu eta sustatuz.
Getariako kaleetan barrena, erreparatu informazio kartelei eta pegatinei, ikusi al duzu zein desberdinak diren bi hizkuntzak?