KURSAAL ESZENA- “NEKALDIA SAN JOANEN ARABERA”, BACH

KURSAAL ESZENA- “NEKALDIA SAN JOANEN ARABERA”, BACH

19Mar19:3021:30[:eu]KURSAAL ESZENA- “NEKALDIA SAN JOANEN ARABERA”, BACH[:]

Detalles del evento

[:eu]Kursaala Eskura ekimenaren baitan, Kursaal Eszenak Bach-en “Nekaldia San Joanen arbera” kontzertu-emanaldia ikusteko doako autobus zerbitzua jarri du Getariatik.

Martxoaren 19an, asteartea, izango da 19:30etik hasita. Getariatik autobusean joan nahi dutenek aurrez egin beharko dute erreserba 943 140957 telefonora deituta edo infoturismo@getaria.eus helbidera idatzita. Erreserbak martxoaren 15era arte egin ahalko dira, eta autobusa 18:20ean aterako da autobus geltokitik.

Kontzerturako sarrera, berriz, norberak eskuratu behar du hemen.

Martxoak 19 (asteartea, 19:30)
Kursaal Auditorioa

“NEKALDIA SAN JOANEN ARABERA”, BACH

La Cetra Baroque Orchestra & Vocalconsort Basel
Andrea Marcon, zuzendaria
Jakob Pilgram, Christian Wagner, Shira Patchornik, Sara Mingardo, Mirko Ludwig, Frances Ortega, Guglielmo Buonsanto, bakarlariak

*** Bachen “Nekaldia San Joanen arabera” Leipzigen estreinatu zela 2024an beteko dira 300 urte. Barroko garaiko maisulana den honek, San Joanen Ebanjelioan oinarrituta, Jesusen agonia, heriotza eta berpizkundea erretratazen ditu, bere emozioak eta sufrimendua islatuz.

Sarrerak: 62 / 50 / 40 / 32 / 11 €

———-

Prozedura:
– Interesdunek Kursaal Elkarguneko web orria bitarteko dela erosi beharko dute kontzerturako sarrera: www.kursaal.eus
– Behin sarrera erosita, interesdunek, nahitaez, euren autobuseko tokia erreserbatu beharko dute: infoturismo@getaria.eus / 943 140957
– Autobusa ordutegia: 18:20, autobus geltokitik.
– Ordu Gaztea/Langabetuak: langabetuek eta 30 urtetik beherako interesdunek, sarrerak 3 euroko prezioan erosi ahal izango dituzte. Horretarako sarrera (autobuseko tokia bezalaxe) erreserbatzea
ezinbestekoa izango da (Getaria: 943 140957). Behin beharrezko erreserbak eginda, kontzertu/ikuskizuneko egunean bertan, interesduna Kursaaleko leihatilara gerturatu beharko da eta bere adina (Ordu Gaztea) edo lan egoera (Langabetuak) egiaztatu ondoren, sarrera ordaindu (sarrera hauen kokapena egun horretan leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da).
– Izena emateko epea (autobusa/ Ordu Gaztea) martxoaren 15ean amaituko da.
Oharra: Gutxienez 15 pertsonako talde bat ez bada osatzen, eskaintza bertan behera utziko dugu (erositako sarreren dirua bueltatuko da hori gertatuz gero).

 

[:]

Más

Horario del evento

(Martes) 19:30 - 21:30

Comments are closed.