Bisita gidatuak

Getariako alde zaharra
Getariako alde zaharreko bisita gidatuan, herriaren jatorria ezagutuko dugu, eta bere historia aberatsean murgilduko gara. Eliza bisitatuko dugu, portuaren garrantziaz hitz egingo dugu, eta Juan Sebastián Elkanoren monumentua ikusiko dugu. Gainera, alde zaharreko kaleetan zehar ibiliko gara, eraikin nabarmenen inguruan hitz eginez eta horien paretek gordetzen dituzten istorioak ezagutuz.

Elkanoren Getaria
Bisita bi zatitan banatzen da. Lehenik eta behin, Elkanoren monumentutik abiatuta, munduari lehen bira eman zitzaionaren inguruko azalpena ematen da, bere ibilbidea eta xehetasunak argituz. Ondoren, Juan Sebastián Elkanoren figura goraipatzeko sortu diren elementuak eta aspektuak bisitatzen dira, hala nola Elkanoren monumentua, elizako zentotafioa, udaletxeko areto nagusia eta abar.

Salbatore Deuna: euskal elizen katedrala
Bisitaren helburua altxor gotiko hau duen garrantzia nabarmentzea da. Elizaren eraikuntza-etapa desberdinak erakusten dira, bere historiaren, arkitekturaren eta gordetzen dituen sekretu txikien inguruan sakonduz. Aldi berean, bere xarma berezia eta bereizgarri egiten duten ezaugarriak azaleratzen dira.
Gutxienezko taldea: 4 pertsona
Gehienezko taldea:
Behe-denboraldia: 25 pertsona
Goi-denboraldia: 15 pertsona
Gutxienezko taldea: 4 pertsona
Gehienezko taldea:
Behe-denboraldia: 25 pertsona
Goi-denboraldia: 15 pertsona
Gutxienezko taldea: 4 pertsona
Gehienezko taldea: 15 pertsona