Herri kirolak
Herri kirolak dira gure kirol tradizionalak, landa-ingurunean egin diren lanen ondorioz sortutako kirolak hain zuzen ere. Esate baterako, eraikuntzetarako harri handiak mugitzeko lanean oinarrituta jaio zen harri-jasotzaileen kirol hain famatua.
Euskal dantzak
Dantza ere gure kulturaren oinarria da, eta gaur egun oso bizirik dago batez ere gure jaietan, bertan dantzatzen diren dantza askok 400 urte baino gehiagoko historia dituztelarik. Getarian maiatzean ospatzen dugu Euskal Jaien eguna, aitzaki paregabea gure kulturan murgildu eta pare bat dantza pauso ikasteko!
Bertsolaritza
Euskal Herriko kultura immateriala bezala izendatu berri da bertsolaritza, eta euskal kulturan aurkitu dezakegun diziplinarik bitxienetarikoa da. Baino zertan datza bertsolaritza? Bertsotan egitea kantatutako bertso bat momentuan,m bat batean asmatzea da, gidarian ematen duen errima eta doinu jakin bat jarraituz. Bertsolariak aurkitu ditzakezu herriko jaietan, sagardotegietan, eta nola ez, txapelketetan. Bertsolaritza eskolak ere sortu dira urte hauetan zehar, herriko kultura izan den musika hau profesionalizatzeko
Irrintzia
Euskal Herriko “oihu”-a da irrintzia, ozena, goi erregistrokoa eta luzea. Honek batez ere alaitasuna adierazi nahi du, eta ospakizunetan egin ohi da. Getarian, Euskal Jai egunean irrintzi lehiaketa egiten da, gure “oihu” berezi hau balorean jarriz, ez delako ematen duen bezain erraza, saiatzen ausartzen zara?