Ingurune naturala
Getaria Gipuzkoako kostaldean kokatuta dago eta inguru hau tertziarioko materialez osatutako geruzaz estalita dago, hain ezaguna eta ikusgarria den flysh paisaia osatuz. Bere ingurune naturalean askotariko koloreak ikusi ditzakegu; batez ere, berdea eta urdina.
Bere lau auzotako (San Prudentzio, Askizu, Eitzaga, Meaga) inguru naturala mahastiz estalita dago eta hauei esker Getariako txakolina dastatzeko aukera izango dugu.
Kostaldeko Santiago bidea inguru hauetatik pasatzen da. Zarautzetik sartuz, Getaria zeharkatu eta San Prudentzio ermita ondotik pasa ondoren Askizura heltzen da, kantauriko itsasorantz begira dagoen balkoi paregabera, non Tourseko San Martin eliza kokatzen den, erromsen patroi.
Auzo hauek Getariako ingurune naturala ezagutzeko aukera paregabea ematen dute ibilbide ezberdinen bitartez.
IBILBIDE LUZEAK
GR121: Talaia
4. etapa: Orio - Zumaia
Datu teknikoak
Gutxieneko igoera: 1 m
Gehienezko altuera: 263 m
Igoera guztira: 455 m
Jaitsiera guztira: 455 m
Aurreikusitako denbora: 5 h 25 '
IBILBIDE MOTZAK
PR-Gi 202: Txakolinaren ibilbidea
Datu teknikoak
Gutxieneko igoera: 6 m
Gehienezko altuera: 333 m
Igoera guztira: 891 m
Jaitsiera guztira: 920 m
Aurreikusitako denbora: 8h 15 '
IBILBIDE TURISTIKOAK
San Anton talaia Familia Ibilbidea
Datu teknikoak
Gutxieneko altuera: 14 m
Gehienezko altuera: 107 m
Igoera guztira: 93 m
Jaitsiera guztira: 93 m
Aurreikusitako denbora: 30 '
Kostaldeko Bidea - Zirkularra
Zarautzera iritsi aurretik, Santa Kruz talaiara eta hemendik Santa Barbara baselizara doan bidea hartuko badugu, Getariara itzuliko gara, ibilbide biribil polita eginez.
Kostaldeko bidea
Familientzako ibilbidea
Ibilbide irisgarria
Datu teknikoak:
Gutxieneko altuera: 14 m
Gehienezko altuera: 107 m
Igoera guztira: 93 m
Jaitsiera guztira: 93 m
Aurreikusitako denbora: 30 '
Ibilbide zirkularra
Gutxieneko igoera: 1 m
Gehienezko altuera: 177 m
Igoera guztira: 301 m
Jaitsiera guztira: 301 m
Aurreikusitako denbora: 3 ordu