Itxas Etxe

Getariako portuan bertan kokatua, Itxas Etxe erretegia, bere historian zehar denboraren joanaren lekuko izan da toki enblematiko honetan.

Maria Isabel Echeverriak eta Imanol Odriozolak maisutasunez zuzendu dute duela 33 urtetik, biek 50 urte baino gehiagoko esperientzia dutelarik Getariako ostalaritzan. Gaur egun, bigarren belaunaldia da, Xabier eta Josu Odriozola buru direla, kalitatezko euskal sukaldaritza tradizionala eskaintzen jarraitzeaz arduratzen dena.

Bere proposamenean nabarmentzekoak dira sasoiko arrainak parrillan, bai menuan eta baita kartan ere.

Tabernak, pintxo hotz eta beroen aukera zabala duenak, eta barruko jantokiak bezero leialak dituzte, eta hau iristean deskubritzen duten bisitari askorekin osatzen da. Baina benetako plazera, eta ez bakarrik udan, baizik eta eguraldiak ahalbidetzen duen guztietan, leku bat hartu eta eguneko arrainak, etxeko postreak eta betiko errezetak bere terraza handian dastatzea da.