
Manuel de Agote y Bonaechea
Manuel de Agote y Bonaechea (Getaria, 1753ko apirilaren 27a - Getaria, 1803ko otsailaren 15a) Nabigatzailea
Filipinetako Konpainiaren ikuslea eta Filipinetako Errege Konpainiaren lehen faktorea Txinan (1787-1796), Manuel de Agote y Bonaecheak Atlantikoko, Indiako Ozeanoko eta, batez ere, Ozeano Bareko ur eta kostaldeetan 1779 eta 1798 artean izandako nabigazio-ibileren testigantza eman zigun. Filipinetako Errege Konpainiaren eskifaia-kide, bidaiari edo faktore gisa Kantonen, hainbat egunkaritan zehar, horietako batzuk nabigaziokoak, askotariko informazio baliotsua eman zigun, geografia-albisteei tarte zabala eskainiz.
1800. urtean eraikitako eta 1836ko erasoan suntsitutako Elkano nabigatzailearen lehen estatua ordaindu zuen. Estatuaren inaugurazioa zela eta, Agoteri eskainitako bertso batzuk egin ziren euskaraz.

Español
English
Français