Josefa "Pepita" Enbil

Josefa Enbil Etxaniz (Getaria, Gipuzkoa, 1918ko otsailaren 28a - Mexikoko Hiria, 1994ko abuztuaren 28a) Sopranoa

 

Sopranoa, bizitza osoa antzerki lirikoan eman zuen, eta XX. mendeko zarzuela, opereta eta opera interpretatzaile garrantzitsuenetako bat izan zen.
1918ko otsailaren 28an jaio zen Getarian. Arturo Embil parrokia-elizako organo-jolearen alaba zen, Donostian musika eta kantua ikasi zituen eta Eusko Abesbatza Orfeoiarekin aritu zen. Ondoren, hainbat taldetan parte hartu zuen, hala nola Ereseinka konpainian eta Parisko Salle Pleyel konpainian. Bartzelonako Liceo Antzokian debutatu zuen. Hainbat opera-emanaldiren ondoren, zartzuelak erakarri zuen, eta bete-betean ekin zion. Espainiako Antzerki Lirikoko Erregina izendatu zuten.
Placido Domingo Ferrer baritono katalan-aragoarrarekin ezkondu eta Mexikon finkatu zen. Bertan, konpainia liriko propioa osatu zuten Federico Moreno Torroba maisuarekin eta ibilbide artistiko gehiena garatu zuten. 1993ko abuztuaren 28an hil zen.
Ezkontzaren fruitu dira Maria Jose eta Placido Domingo Embil tenore ospetsua.