Taldeentzako Autobusak
Talde antolatuetako autobusek debekatuta dute Getariako portura sartzea. Ondorioz, ondorengo jarraibideak bete behar dituzte:
-
Bidaiarien igoera eta jaitsiera:
Bidaiarien jaitsiera eta igoera lineako autobusaren geltokian egin daiteke, betiere ez bada bat egiten linea erregularreko autobusarekin.
👉 Lineako autobusaren ordutegiak aldez aurretik kontsultatzea ezinbestekoa da (ikus ordutegiak hemen). -
Aparkalekua:
Jaitsiera egin ondoren, autobusek San Prudentzio industrialdeko gunean aparkatu behar dute.
👉 (Ikus kokapen-mapa).
⚠️ Debekatuta dago autobusen geltokian edo horretarako egokitutakoak ez diren beste guneetan aparkatuta egotea.

Español
English
Français