Orube honetan zegoen don Miguel de Necolalderen dorrea. Jatorriz Urretxuarra, XVII. mendeko lehen erdian zehar Armadako “Veedor General” kargua izan zuen. Beraz, garai hartan hain estrategikoa zen Gipuzkoako mugan kokaturiko itsas armadaren administrazio eta diruen kudeaketaz arduratzen zen. Postu horretatik, Holanda eta Frantziako itsas merkataritza gogor erasotu zuen “Escuadra Real del Norte” izeneko kortsario ontziteria nagusiaren sorrera bultzarazi zuelarik 1633an. 1646az geroztik, hain estrategikoa zen ontzigintzaren berrindartzea bultzarazi zuen, 1635ean hasitako Frantzia eta Espainiaren arteko gerrak gogor eragin baitzion industria honi.