Gaur egun ezagutzen dugun munduak ez du zerikusi handirik Elkanok eta Magallaesek beren espedizioan ezagutu zutenarekin. Elkanoren 2022ko Lehorreratzea atze-oihal gisa hartuta, bidaia egingo dugu 5 kontinenteetara, nabigatzaileekin harremana izan zuten gizonek, emakumeek eta haurrek zeramatzaten jantzien bidez. Jantziak eskuz egin zituzten Getariako jostun boluntarioek, gaur egunera iritsi diren koadroetan, marrazkietan eta erretratuetan oinarrituta, patroiak, oihalak eta koloreak… ateratzeko.