Txoko

Gogoan dugu garai hartako sukalde txiki hura. Han ikusten genuen Amona Manoli, arrautza irabiatuaren eta ogi birrinduaren aurrean, kroketak egiten. Munduko kroketarik onenak, ziurrenik. 

Berehala sartzen genituen bertan eskuak, arrautzetan busti eta ogi birrinduarekin behatzak loditu arte. Alboan zituen txanpiñoiak saltsa berdean, txorizo egosia, antxoa gazituak…

Atzeko leiho txikitik zetorren lurrin berezia. Kelepario olioak arrainak busti, sugarretara erori eta berehalako karamelizazio hark sortzen zuen perfumea. Kaleak, etxeak eta nortasunak zipriztindu dizkigun esentzia. 1953tik hona, sardinak, bisiguak, abakandoak, antxoak eta lupiak erre ditugu parrilla honetan. Erreboiloak, itsas-kabrak eta legatz buruak. 

Eta orduz geroztik hemen jarraitzen dugu sugar honen bueltan dantzan. Munduari itzulia eman dion lurrin honek, garai berriak ekarri ditu erretegira eta orain, 3 belaunaldi beranduago, Maialen Gerekak eta Enrique Fleischmann-ek, orain artekoa errespetatu, egiteko modua eguneratu eta esperientzia osoago bat eskaintzen dute Txoko Getarian.

Eta orain, irakurle, zauden leku horretan, arnastu sakon parrillaren perfumea barruraino iritsi arte eta gozatu.