Hurrengo ekitaldiak
Urria, 2024
Hilabete honetarako
Urria
26UrriaEgun osoaBalenciaga. Izaera
Ekitaldiaren xehetasunak
[:eu] Cristóbal Balenciaga Museoak, «Balenciaga. Izaera» komisariotza-seriearen hirugarren eta azken erakusketaren bidez, haren lanaren ikuspegi berri bat aztertzea erabaki du. Inoiz zeharkatu gabeko bide bat da eta «Balenciaga bat» ezaguterraz bihurtzen
Ekitaldiaren xehetasunak
[:eu]
Cristóbal Balenciaga Museoak, «Balenciaga. Izaera» komisariotza-seriearen hirugarren eta azken erakusketaren bidez, haren lanaren ikuspegi berri bat aztertzea erabaki du. Inoiz zeharkatu gabeko bide bat da eta «Balenciaga bat» ezaguterraz bihurtzen duen ezaugarrietan jartzen du arreta.
Gorputzetik abstraitzen diren forma eskultorikoek, gerria sorbalda edo bizkarra ardatz dituen asmoak edota lanbidea eta asmamena uztartzen dituzten barnealde harrigarriek Balenciaga izaera bereizi egiten dute.
Ehunaren gaineko ezagutza teknikoa eta nagusitasuna emakume-dotoreziaren kontzepzio iraultzailearen zerbitzura, non erosotasuna eta sinpletasuna gailentzen diren.
Erakusketa honetan ikus daitezkeen museoko bildumako artelanek premisa horiei erantzuten diete eta XX. mendeko Goi Joskintzako etxerik garrantzitsuenetako batek sortutako elementu bereizgarriak laburbiltzen dituzte.
Komisario-lanetan Cristóbal Balenciaga Museoko Bildumen zuzendari Igor Uria duen erakusketa honek 90 ale jartzen dizkigu ikusgai, lau aretotan. Horietan, siluetak, bolumenak, ehunak eta brodatuak begiztatu daitezke, eta maiz ezkutuan den eta goi-mailako jantzigintzaren ebakiek, teknikak eta akaberek ahalbidetzen duten barne-mundu hori aurkitu.[:]
Gehiago
Ekitaldiaren ordutegia
Egun osoa (Larunbata)
Kokapena
Balenciaga Museoa
Aldamar Parkea, 6
19Urria11:1513:30DISEINATU ETA ESTANPATU SERIGRAFIAREKIN
Ekitaldiaren xehetasunak
[:eu] Tailer honen bidez, parte hartzen duten familiek modu praktiko batean ikasiko dituzte serigrafiatzeko teknikaren hastapenak. Serigrafia inprimaketa-metodo bat da, eta aukera ematen du tinta eta pantaila deritzon sare tenkatu
Ekitaldiaren xehetasunak
[:eu]
Tailer honen bidez, parte hartzen duten familiek modu praktiko batean ikasiko dituzte serigrafiatzeko teknikaren hastapenak. Serigrafia inprimaketa-metodo bat da, eta aukera ematen du tinta eta pantaila deritzon sare tenkatu bat erabiliz ehun bat estanpatzeko. Familiek beren diseinua sortu eta estanpatuko dute artisau-prozesu honen bitartez eta, horretarako, landare eta intsektuen estraktuekin egindako tindagai naturalak erabiliko dituzte. Zuen irudimena askatzeko prest?
[:]
Ekitaldiaren ordutegia
(Larunbata) 11:15 - 13:30
Kokapena
Balenciaga Museoa
Aldamar Parkea, 6
04UrriaEgun osoa06Moda eskolaGoi mailako joskintza teknikak
Ekitaldiaren xehetasunak
[:eu] Goi mailako joskintza teknikak Museoa duela urte batzuk sustatzen ari den goi-mailako joskintzako ikastaroen programak modaren egungo testuingurura moldatutako Cristóbal Balenciagaren balioak eta bereziki teknikak zabaldu nahi ditu. Formakuntza intentsibo
Ekitaldiaren xehetasunak
[:eu]
Goi mailako joskintza teknikak
Museoa duela urte batzuk sustatzen ari den goi-mailako joskintzako ikastaroen programak modaren egungo testuingurura moldatutako Cristóbal Balenciagaren balioak eta bereziki teknikak zabaldu nahi ditu.
Formakuntza intentsibo praktikoak, gaitasun handiko profesionalen eskutik, museoan bertan egiten dira, eta Balenciagaren unibertsoan erabat murgiltzeko aukera ematen diete parte-hartzaileei. Eta, era berean, tresna digitalek online-prestakuntzarako eskaintzen dituzten formula berriak.
Programak hiru ibilbide planteatzen ditu: jantzigintzako joskintza teknikak, fantasiazko joskintza eta brodatua. Eta maila desberdinak, proposatutako gaitasun teknikoak pixkanaka eskuratzeko aukera izateko. Guztira, 200 bat orduko dedikazioarekin.[:]
Gehiago
Ekitaldiaren ordutegia
Urria 4 (Ostirala) - 6 (Igandea)
Kokapena
Balenciaga Museoa
Aldamar Parkea, 6