Itsas haizeen ahotsek Elkanoren arima ezezaguna dakarte

Itsas haizeen ahots tranpatiak. Getariako marinelaren balentriak kontatu dizkigute. Entzun dugu odisearen bertsio heroikoa, munduari bira ematea izan zena. Elkanoren profilak irakurri ditugu testuinguru erreal edo interesatuetan: nabigatzailea, iruzurtia, sirenekin euskaraz hitz egiten zuen arrantzalea, koroaren aldeko soldadu odoltsua, maitale eskuzabala, bortxatzaile koldarra, bere eskifaiari leiala, bere nagusiei traidorea karguan, Espainiako enperadoreari leiala, berpizkundearen ilustratua, elizkoia, deabruarekin itun sekretu bat sinatu zuen kristaua, bere gizontasunak garaitu zuen gizona, gizatasunez hezi zuten semea merkea izan daiteke oroimenari etiketak jartzea.

Kasualitatez, itzulerarik gabeko bidaia guztietan zerbait ahaztuta geratzen da beti. Norbait zain. Mutu. Historiak isildua.

Abentura zure esku dago. Hemen ez duzu historiaren interpretazio berririk aurkituko. Edo agian bai. Hemen ez duzu Joan Sebastian Elkanori bizitzea egokitu zitzaion garaiari buruzko egiarik edo gezurrik aurkituko. Edo agian bai. Hemen, asko jota, zutaz gehiago ezagutuko duzu.

Edo agian ez. Eta zalantza egitea ez da gutxi. www.experentziak.com/elkano-escape-room