Garai batean hemen zegoen etxearen jabeak, Baltasar de Urquiola kapitainak, Antonio de Urquiola jeneralaren semeak, XVII. mende erdi aldera, zoritxarreko zenbait moneta-transakzioren ondorioz, ondasunak galdu zituen. Bere ondasunak enbargatuak izan ziren, haien artean Juan Sebastian Elcanoren eskutua eta artxiboa, Pedro de Echave Asuren eskuetara igaro zirenak. Elcano, bere gaitasunei esker Munduari lehen tzulia eman zion itsasgizona zenez, garai hartan dagoeneko pertsonaia entzutetsua zen, bere ondarea ohore eta ospe iturri bezala oso desiratua zelarik.