Cristóbal Balenciaga Getariarra zalantzarik gabe joskintzaren historiako sortzaile iraultzaile eta eragin handikoenetako bat, Aldamar kaleko etxe apal honetan jaio zen. José Balenciaga Basurto-ren eta Martina Eizagirre Enbil-en semea. Amak Aldamar familiarentzat, Casa Torreseko markesentzat egiten zuen lan , beraiek izango ziren Balenciaga-ri bere karreraren hasieran lagunduko ziotenak. Bere jaiotze-etxea bat dator XIX mendeko bukaeran arrantzale etxebizitzen ezaugarri tipikoekin. Oso eraikin gartxua, harlangaitz-horman eraikita, dimentsio txikiko hutsalak eta apenas ditu motibo apaingarriak. Beheko solairuaz eta hiru altueraz osatuta dago. Balenciaga-k bere lehen etxea 1907. urtean uzten du. Harrezkero Donostian bizi izango da, bere lehen pausoak joskintzan hiriburu gipuzkoarreko jostundegietan emango ditu. 2011. urtean bere oroimenez Aldamar Jauregiaren ondoan Balenciaga Museoa ireki zuten.