Kale nagusian kokaturik dauden bi dorretxe hauek, San Salvador Elizarekin batera balio artistiko eta historiko izugarria duten multzoa osatzen dute. Nahiz eta bi dorretxeak gotikoaren ezaugarri tipikoak dituzten, nahiz eta Zarautz dorrean egindako azterketak eraikina beste eraikin baten handitzearen ondorioz sorturikoa izan, eraikin hori XIV. mendekoa izan daiteke eta bere aurrealdea ordea XVII. Mendekoa.
Orubean eginiko indusketetan, gizaki aztarnak aurkitu dituzte eta ondorioz, Erromaniko garaitik orain arterako historia nolakoa izan zen ikusi dezakegu. Aztarna horiek II. mendetik XX. Menderainokoak dira.