Mahastiez inguratuta, Urola ibaiaren bokalea ikusten den mendi kaskoan, Askizu-ko auzoan dago kokatua, Zumaia eta Getaria batzen dituen kostaldeko Santio bidearen erdian. Gipuzkoar landatar gotikoen lehen adibide nagusienetako adibide bat. Tenpluko oheburuan ikusgaiak dira elizako hasierako absideko hondarrak, estilo gotikoko leiho zabal geminatu banakoez hornitua. Eraikinean egindako esku-hartze arkeologikoak, aipaturiko absideko hondarrak XIII mendean eginak direla egiaztatu du.
Bere gaur egungo egoera XV mendeko amaierako eta XVI mendearen lehen erdiko lana da eta gotiko berankorreko ezaugarriei erantzuten die. Aipatzekoa portada nagusia, arquivolta lisoekin eta apainketa begetal soilekin apaindua baita ere ganga ojibalak bere habearte bakarrean.
Aipaturiko lan arkeologiko hauek gainera nekropoli bat aurkitu dute gaur egun egungo tenplu barru eta kanpo aldean kokatua eta bertan XI. mende eta XIV. mende arteko harlauza hilobiak. Ala ere aurkikuntza nagusiena lurreko harearrian moldatutako hilobi antropomorfoak zituen hil kapera baten arrastoak dira. Hauek VI mendean dute data jarria. Aurkikuntza hauek Gipuzkoan dauden lehen tenplu batean ehorzketa kristaurako aztarnak dira.